XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere herriarekiko maitasunak eraginik, Israel-era joaten utz ziezaion eskabidea egin zion errege pertsari, alditxo bat han egon nahi bait zuen judutarrak istalatzen.

Gudualdirako babes leku naturalak ezartzea eta Jerusalen hiriburuaren horma-hesi eroriak birreraiki, zen haren xedea.

Hirira etorri zelarik, bere proiektoak azaldu zizkion herriari eta hiritarren laguntza eskatu zuen.

Gendea bere agindupean jarri zen erabat.

Multzoka bildu ziren lan egiteko, eta Jerusalen zaharreko horma zaharrak birjasotzeari ekin zioten.

Han bizi ziren babiloniar gendearen oztopoa izan arren, horma-hesia osoro berriztatua izan zen.

Hiriko ate zaharrak zehatz mehatz birreginak izan ziren eta beren kolunatan ezarriak.

Zailtasunik sortu zen lanagintzan, baina herri osoa buru belarri lanari emana bait genuen, ez zuen inoiz ere atzera egin edotariko oztopo aurrean.

Lanak amaitu zirenean, Jerusalen hiriak betidanik izan zuen itxura berezi berezia hartu zuen: Tenploa eta horma-hesiak.

Agintegoak ematen zion eskubidez baliaturik judutarren eta hiriko ohizko bizilagunen bizikerarekiko araudi bat eratu zuen.

Elkarren arteko liskarkeriak ere arautu zituzten eta bere nahirik sutsuena herri ordenua eta gizartearen bakea gordetzea izan zen.

Herriarekiko ardurari esker traba anitz baztertu ahal ukan zen.

Herriak, hiri ondasunen aministrazio erantzukizuna bere gain hartu zuen.

FUNTSEZKO LANA Ohitura zaharrak, Israel herriaren nortasun berezia mendeetan zehar moldatu izan zuten haik berpiztea beharrezko eginkizun bilakatu zen.

Esdras izan zen, hain zuzen ere, zaila bezain garrantzizko eginkizuna betetzeko Jainkoak aukeratu zuen gizona.

Apaiz sendiko seme genuen eta bere bizitza guztian, herbestealdikoan, Jainkoaren legea ikasteari emana eta harek agintzen zuen arabera bizitzen ahalegindu zena.

Israel-era itzuli zenean, Itunaren mezu berritua herriari aldarrikatzea hartu zuen bere eginkizun nagusitzat.

Moise-ren legea zabalduerazi zuen, pasarterik zailenak edo eztabaidatuenak herriak uler zezan eran azalduz.

Gatibualdiko erliotasun esanahia beharrezko eta ongarri zatekeela sinesturik, (...).